¿QUÉ RECETA COCINAR?

INTRODUCE EL INGREDIENTE O INGREDIENTES EN LA CAJA DE BÚSQUEDA

ZER EGIN NIRE BARAZKI SASKIAREKIN – UDABERRIA (GARCÍA DE VICUÑA ECEIZA, NAGORE)

Gustukoa baduzu bertako eta sasoiko barazkiez elikatzea, astero barazki saskia jasoko duzu, agian. Eta konturatuko zinen, seguru asko, badirela behin eta berriro errepikatzen diren produktu batzuk. Adibidez, zerbak. Edo kuiatxoak. Edo azalorea. Eta, agian, etxekoek fundamentuzko produktuak kontsumi ditzaten hainbeste ahalegintzen zaren horrek, sarritan entzun beharko zenituen era honetako iruzkinak haien ahotik eta zakar samar: “Berriz ere zerbak?”. Zer egin nire barazki saskiarekin - Udaberria liburuan, bada, sasoiko produktuak prestatzeko garaian errutina alde batera uzteko proposamenak aurkituko dituzu. Laguntza txiki bat, sekula gehiago entzun behar izan ez dezazun “Berriz ere?” hori, hain etsigarria. Liburu honetako errezetek gonbita egin nahi dute hemendik kendu eta han jartzera; bultzada eman nahi digute azalore egosiari olio frijitua botatzeaz haratago jotzeko; ez mugatzeko kuiatxo kremara edo leka-patatetara, baita azken emaitzak liburu honetako errezeten batere antzik izan ez arren ere; are gehiago: oso litekeena da zuen emaitza hobea izatea!