Udalekuak, ibilaldiak, lagun berriak? Zeinen polita! Zeinen atsegina eta gustagarria! Baina beti ez dira izaten udako kontu hauek hain politak eta zoragarriak. Ez horixe! Bestela irakurri Alainek kontatzen digun historia hau. Alain, Itsaso, Maddi, Iratxo eta Eñauten bizipen beldurgarria. Maitasun historiatxoak ere barruan, baina bestelakoak ere bai. Batez ere bestelakoak, beldurrezkoak. Itsasori gauaren erdian bere ohe atzean agertzen zitzaion mutil sonanbulu hura, ez pentsa gero ametsetakoa edo gezurrezkoa zenik! Udalekuak politak izaten dira, baina egunez. Ilargiaren argitan gertatzen direnak, beti ez dira parte onekoak izaten.