Annettek eta Fabricek egiazko misterioari aurre egin beharko diote: Offenbach magoa, zalantzarik gabe eskujokarien erregea dena, hiltzeko arriskuan dago. Munduko mago handienen bileran eraso diote. Bi neba-arrebak ikerketari ekiteko prest daude: daukaten aztarna bakarra "frakez jantzitako gizon bat" da, krimenaren toldan ikusi dutena. Hura ote da erruduna?