Hona hemen familia bitxi baten istorioa: Olatz ile-apaintzailea, Martin kamioizalea, Kattalin, Nikolas eta Malen haurrak, Tomas aitona nekazaria eta Ageda amona bidaizalea, eta baita ile-apaindegira joaten diren Gaspar lorezain pobrea eta Maddi musika irakaslea. Hona hemen, urte osoan luzatzen den istorio bihurri honetan txertatuak, 25 ipuin, 25 kantu eta 25 jolas formula inguru -bi diskotan ahots eta hots bihurturik- ikasgelan nahiz etxean modu jostarinean ezagutzeko eta tradizioarekin jolas egiteko. Eta hona hemen urrezko giltza magiko bat, gure tradizioan sarrail zulotik sartzeko eta hamaika ustekabe eder jasotzeko.Din-dan, balendan, parkeko zuhaitzetan, globo bat dilindan. Zergatik doa ihesi? Triste dago Kontxesi. Gora begira tortikulis. Amaitu da eta kituli