Atzobezperako erreinuan bizi da Titirimari. Haren amak, Mandolina erreginak, nahiko luke printzesak andereño manerak izan ditzan eta ongi ezkondu dadin. Baina alabak ez ditu amaren amets berak, eta bereak bizi nahi ditu: erreinutik alde egiten du, eta abentura zoragarriak biziko ditu, bidean aurkitzen dituen munstro, hitz asmatzaile eta beste izaki batzuekin. Ezpain gozoko beste printzesa bat ere ezagutuko du