Istorio honen protagonista nagusia tanta bat da, ur tanta ibiltari bat. Liburua irakurtzen hasi orduko, tantarekin batera bidaiatzeko gonbitea jasoko dugu, zerutik lurrera, gure barru-barruraino iritsi arte. Bizitzaren eta arimaren misterio handiari buruzko album poetikoa. Leuntasunez idatzitako eta ilustratutako kontakizun hunkigarria.