Sumendiak edonon daude gure planetan: Hego poloan, Kanarietan
eta baita itsasoan ere! Kapela txinatarraren, ezkutuaren edo mahaiaren forma izan dezake sumendi batek, baina, kasu guztietan, erupzioak ikusgarriak eta arriskutsuak dira. Aberastasun asko eskaintzen dizkigute: berotasuna, harribitxiak, lur emankorra eta ikuskizun paregabea. Liburu honi esker, bulkanologo izan zaitezke: sumendien sekretu guztiak ulertuko dituzu!