Resultados de la búsqueda para: Karlos Santisteban





HANSTERRA ETA GANSTERRA (SANTISTEBAN CIMARRO, KARLOS)
Hegoik izugarri maite zituen animaliak, den-denak gainera. Berdin zitzaion txiki zein handi, intsektu zein hegazti, arrain zein ugaztun. Horregatik, haren etxean, elkarrekin bizi ziren arrainak, euliak, labezomorro bat, loro bat, txakurra eta katua.

KARRAMARRO BAT BURUAN (SANTISTEBAN KARLOS)
Juneri oso xelebreak iruditzen zaizkio karramarroak. Baten bat harrapatzen duenean harekin jolastea gustatzen zaio. Beldurgarriak ere badira: uuu! Eta, kontuz ez bazabiltza: kosk! Behin harrituta gelditu zen June. Gurasoek esan zioten lagun bat oso larri zegoela. Zer eta karramarro bat zeukan buru barruan...

EROTRENA (SANTISTEBAN KARLOS)
Irati eta Iker ikasgelako lagunekin trenen museoa ikustera joango dira. Museoan daudelarik, tren batean sartuko dira eta handik ezingo dira irten hamaika ibilaldi egin arte. Tren berbera bada ere, aldatuz joango da: Eurotrena, Westren, Trentzania, Trentsilvania... Bisita honetan asko ikasi ez ezik, hamaika abentura biziko dituzte.

UDALEKUA, HURA LEKUA! (SANTISTEBAN ZIMARRO, KARLOS)
10 urtetik gorakoentzatNire lagun gehienak noiz edo noiz udalekuren batean egonak ziren eta niri inbidia apur bat ematen zidaten. Horregatik aurten udalekuetara joan nahi nuela esan nien gurasoei. Hasieran ezetz esan zidaten. Baina gero, nire lagun onena den Aitor ere joatekoa zenez, haren aita-amek nireekin hitz egin eta konbentzitu egin zituzten. Irten behar genuen egunean urduri xamar nengoen, batez ere, gurekin nor eta Argia joango zelako. Zirrara berezia nabaritzen nuen bihotzean...Karlos Santisteban Karrantzan jaioa 1960ean. Euskera-itzultzailea lanbidez, euskararen irakaskuntzan aritu da eta 1984. urteaz geroztik Bizkaiko Foru Aldundian lan egiten du.Ia literatura arlo guztietan idatzi badu ere, azken urteotan bereziki haur eta gazte literaturari ekin dio eta zeregin horretan ume-gazteturik sentitzen da. Bilduma honetan Hura abentura!, Oporren zirrara, Tximeletak dantzan eta Sorbaruk ez du harririk nahi aurkituko dituzu.Marrazkiak: Enrique Morente