Ir al contenido
Resultados de la búsqueda para: Agota Kristof
Agota Kristof-ek badu zer kontatu eta badaki nola kontatu. Hogeita bost kontakizun labur bildu ditu Berdin dio orain arteko bere azken liburu honetan. Giro arrotz batean igarotzen dira gertakizunak; baina, aldi berean, modu hunkigarrian bitxiki bilduak ageri dira pertsonaiak eta egoerak. Euskal irakurleari ez zaio hain arrotz egingo konta-modua.Estilo xumea eta eraginkorra da Kristof-ena. Ez du dotoreziarik bilatzen hitzetan, ez da farfailik batere haren esaldietan. Ez zaizkio deskripzioak gustatzen, mamiak axola dio. Elkarrizketak zuzenak dira, biziak. Esaldiak laburrak, lauak, biluziak. Erritmoa arintzen du horrela, eta oso erraz irakurtzen da. Ia konturatu gabe.
Kontakizun hau tristea bezain samurra da, bizitza bezain gordina, eta, hala ere, oso gustura eta erraz irakurtzen da. Horixe da Agota Kristofen trebezia, historiak kontatzen oso ondo dakiela. Ongi asko daki hori euskal irakurleak, harrera ezin hobea egin baitzion Koaderno Handia bere estreinako nobelari.Bere laugarren nobela honetan (Hier, 1995), maitasun ezinezko bat kontatzeaz gain, deserriaz hitz egiten digu idazleak ohi bezala, bakardadeaz, iraganaren mamuaz, babes-herrian errefuxiatuek bizitzeko dituzten zailtasunez eta miseriez, heriotzaz, idazteko pasioaz
eta dena bere estilo xume horretan, umore beltzez eta lirismoz zipriztindurik.