Ezagutu Katie, Ellie, Charlie, Jamila eta Grace - bost lagun min dira eta Brownie kide bihurtu berri dira! Nesken lehenengo eguna da Brownie Klubean, eta oso urduri daude. Baina berehala ahaztuko dituzte kezka guztiak, gauza piloa egin behar baitute: eskulanak, abestiak, jolasak eta lagun berriak. Eta laster prestatu beharko dute beren Promesa Ospakizuna. Baina, lehenbizi, nolako festa nahi duten erabaki behar dute...