Errepide batean, asfaltoaren erdian, paratu zituzten pibote batzuk, txuri-gorriak, zein baino zein ikusgarriagoak. Gauez, ordea, ibilgailu batek aurrera hartu eta pibote bat bidali zuen gabon esatera: dinbili-danbala. Eta pibotea joan zen maldan behera Pioren baserriko belar sorora.
