Irudimenez eta fantasiaz betetako kondaira guztiz ederra da Pertseorena, ekintza eta abentura etengabeak dituena, magia apur bat eta ausardia asko, gaizto erabat gaiztoak eta gazte heroi lirain eta bulartsuak, bidaia luzeak eta harritzeko moduko amaiera
Hitz batean: istorio arrakastatsu batek behar dituen osagai guztiak. Mitologia klasikoa horrelako istorio zirraragarriz beterik dago, gaur egun, ikasketa mota horiek modaz kanpo gelditu direla-eta askori ezezaguna gertatzenn bazaio ere. Hala eta guztiz, ziur gaude horrelako liburu atseginek lagunduko dutela, neurri batean behintzat, gure jakintzaren zulo hori estaltzen. Gure bihotza alaitzen duten kontakizunak ez baitira inoiz zahartzen. Hona, beraz, atzoko eta gaurko gazteentzako liburu eder bat.