Bilduma honetako liburuak euskaraz sortutakoakdira eta gero beste bilduma paralelo batean gaztelaniaz ere argitaratzen dira. Albumak dira eta marrazkiak koloretan dira orrialde guztietan. Adin tartea: 4-8 urte bitartekoa. Aldi hartan ez zen giro munduaren gainean, ortzia hasten den goi alde haietan. Eremu zabalak, inon zabalik bada, baina halere ezin kabitu. Hodeien arteko borroka gero eta sutsuagoa zen; elkarren arteko ezin eramana, gero eta handiagoa. Euritarrak alde batetik, eta Eguzkitarrak bestetik.