Zerbait erori da zerutik zilipurdika. ?Txapel bat!?, pentsatu du txakurrak. Gainerako animaliek ere igarkizuna asmatu nahi dute. Ohe bat? Txalupa bat? Loreontzi bat? Untxiak bakarrik daki benetan zer den, berea baino ez da eta! Ipuin dibertigarri honetako animaliek ez dakite oso ondo zertarako balio duen pixontzi batek.