Elenek hamaika urte ditu, biolina jotzen duen nobio makarra bat, eta neba jaioberri bat: Xabat. Parkera edo kalera ateratzen direnean, jende guztiak egiten dio kasu niniari, amari, Eleneri
baina inork ez du ikusten aita: ikusezina bihurtu ote da? Umorea eta abenturak elkartzen ditu Julen Gabiriaren nobela honek; zinema-zaletasuna, neskamutilen arteko harremanak, gizarteak aita-amen zereginak nola ikusten dituen
Hori guztia ederrago eta dibertigarriago egiten dute Patxi Gallegoren marrazki jenialek.
