Calek jakiten du, Ridelek, Mondragok alkatearen gaztelutik atera zuen liburuak, hitz egiten dakiela. Liburuak esaten dio zuhaitz hiztunak arrisku larrian daudela. Norbait zuhaitzak mozten ari da! Ridelek Cale konbentzituko du Mondragorekin eta adiskideekin batera Lainoaren Basora joan dadin zuhaitzekin hitz egitera. Han Haritz zaharra ezagutuko dute, eta gertatzen ari dena azaldu ondoren, hark eginkizun bat egiteko eskatuko die: sei hazi aurkitu beharko dituzte, eta behin haiek nahasi ondoren, ernamuindu eta zuhaitz hiztun berriak emango dituzte. Lortuz gero, neska-mutilek zuhaitzak betiko desagertu daitezen eragotziko dute. Lehen hazia laritzaren adaburuan dago, eskualdeko zuhaitzik garaienean, baina herensugeek ezin dute horren gora hegan egin! Nola eskuratuko dute?