Pirinioak eder-ederrak dira, ezta? Eta Irati aldea ete bai, ezta? Bai, dudarik gabe, Euskal Herriko paisaia ederrenak eta handienak ikusi ahal ditugu Pirinioetan. Gure lagunek ere horixe pentsatu dute, eta Bilbo hiritik Iratiko basora joatea erabaki dute. Hango leku eta txoko ezkutuak ezagutu nahi dituzte. Aitor, Leire eta Julen bilbotarrak primeran ibiltzen ari dira, poz-pozik, leku politean, dena da ederra eta lasaia... baina nahikoa da gertaera beldurgarri bat paradisua infernu bihurtzeko. Hiru lagunen bidaia erromantikoak, bat-batean, mundu izugarrian sartu ela amesgaiztoaren trazak hartuko ditu.