Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra, Iribar... edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak argitaratutako liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen historiaren zati ttiki bat), ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da 1925ean eta emakume bat du protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’.