Egutxi aurea etxe berezi batera doa: neskato gazte eta birjinak egoten dira bertan, ohean biluzik eta drogaren baten eraginez lokarturik, horretarako dirua daukaten gizonezko adinduen ondoan pasatzeko gaua, haien kontsolagari baina sexu-harremanik gabe. Horrela abiatzen den eleberri misteriotsu bezain magnetiko honek maitasunaren arrakaletan eta sexuaren amildegietan barrena eramango gaitu, oroiminaren eta ederminaren eskutik, idazkera fin, ñabar, dotore eta iradokorrez.
