Risky gurea Londresen, aitonarekin, itsasontziz bidaia petrala egin eta gero. Bidaia baino ederragoa da, askoz, Ingalaterrako hiriburuko egonaldia. Londreseko pub eta tabernetan izango da Risky, Regent's Park-en, Cucumberland Hotel-ean, Scherlock Holmes eta Watson doktorearen Baker Street-en, British Museum-en eta Londreseko beste hainbat eta hainbat leku ikusgarritan. Risky ez da kexatzeko moduan. Edo beharbada bai, Londresen ere asko eta asko gogoratzen baita Anuxkarekin...
