Literatura Unibertsala - Batxilergoa 1 Varios autores Materia / Asignatura: Literatura Formato: 210 x 280 mm Páginas: 360 Encuadernación: Rústica Disponibilidad: Disponible Fecha de publicación en papel: 14-07-2016 ISBN de la edición en papel: 978-84-9109-057-1 Imprimir HOJEAR EL LIBRO Consultar Online Formato PDF DESCARGAS Dossier de prensa [PDF - 71.69 Kb.] Portada en alta calidad [JPG - 752.82 Kb.] Foto del autor en alta calidad [JPG - 1.59 Mb.] OPCIONES DE COMPRA Edición en papel Ayuda 39,00 Gastos de envío no incluidos Comprar Literatura unibertsala Batxilergoko lehen urteko hautazko irakasgairako prestatu dugun liburu honek hiru helburu nagusi dauzka: literatura unibertsalaren bilakaera oparo eta ulergarria eskaini; mugimendu horiek ondo aukeratutako testu antologia egoki eta atseginez hornitu; eta testu antología horretaz baliatzeko galdera, iradokizun eta jarduera didaktiko ugari proposatu. Horregatik guztiagatik, tresna lagungarria izan nahiko luke liburu honek, bai irakasleak literatura unibertsalaren nondik-norakoak azaltzeko, baita ikasle gazteak ulertu eta irakurtzera bultzatzeko ere. Literaturaren irakaskuntzan gaur egun indarrean dagoen metodologia geure eginez, disziplinen arteko harremanak azaleratu ditugu, zinemari,musikari, pinturari edo zientziari erreferentziak eginez, besteak beste. Euskal literaturaren erreferentziak ere aurkituko ditu irakurleak han eta hemen. Beraz, liburuaren oinarrian bi asmo biltzen dira: literaturaren ikuspegi sendoa eskaintzea, hau da, literatura dokumentu kultural eta historikotzat hartzen duena, eta aldi berean, irakurzaletasuna sustatzeko ahalegin atsegina gertatzea. Bi alderdiok ondo ezkontzen dira liburuan, eta erraz asmatuko du irakasleak une bakoitzean komeni diren baliabide eta iradokizunak proposatzen: testu hau aukeratu eta beste hura ez, jarduera didaktiko honek ikasleak beste hark baino ziurrago akuilatuko dituela ikusi, honako erreferentzia gunea gertuago legokeela ikasleengandik... Bihoakizu, beraz, liburu antzera luzatzen dizugun irakurketa proposamen hau. Seguru gaude, zuk ere aurkituko dituzula hasieratik liluratuko zaituzten idazle eta obrak.