Kamileren gurasoak kezkatuta daude, ez dakite zer egin Kamilerekin; egun osoa telebistari begira ematen du eta ez du besterik egin nahi. Baina telebista ikustea baino gauza interesgarriagoak daude munduan: jolastu, lagunekin egon, kalera atera eta eguzkiaz eta haizeaz gozatu... Azkenean, amak trikimailu txiki bat asmatuko du eta Kamile ikasi egingo du telebista neurrian ikusten eta beste gauza batzuk eginez disfrutatzen.