Goss txakur bat zen. Kaleko txakurra. Kaleko txakurrak alde batetik bestera ibili ohi dira inori esplikaziorik eman gabe. Egun batez, Gossek bere jaiolekuko landak utzi zituen. Izarretara hurbildu nahi zuen. Uste zuen asko ibiliz gero hurbiletik ikusiko zituela puntu argidunak.