Itsasoko sukaldaritza liburuan betiko euskal sukaldaritzako arrain eta itsaskien errezeta aukera zabal eta ugaria bildu dugu. Sukalderako proposamen sorta honetan gure-gureak diren bakailaoa pil-pil erara, marmitakoa, txipiroiak edota txangurro betea daude. Baina, euskal sukaldaritzako errezeta bikain hauekin batera, itsasoko jakiak prestatzeko modu berriak ere agertzen dira: antxoak lasagna erara, hegaluzea piperrada karraskatsuarekin, olagarroa curryarekin eta beste hainbat kutixia. Betiko sukaldaritza eta sukaldaritza berria errezeta liburu batean bat eginik.