Israelgo profetak eta jakintsuak. Mila urte luzetan Israel herriaren bihotza heziz joan diren bi giza ite edo aire. Profetak. Alde batetik, Jainkoaren lekuko dira; bestetik, erlijio ez-jator ororen kritiko. Gizarteko zapalduek eta nekazari pobreek jasaten duten zapalkuntzak jota bizi diren gizaki dira profetak. Aldi berean Jainkoaren esperientzia eta zuzenbide soziala eskatzen dituen erlijioa hots egiten dute.
