Hau Bastian eta Adelaren istorioa da. Herriska berean hazi ziren elkar ezagutu gabe, baina egun batean begi berriez begiratu zioten elkarri. Galiziako herri bateko bizitzaren istorioa da, bertako jende eta pertsonaiena, lurra eta magiarena, amodio eta bakardadearena, min eta pozezko istorioa.