Bilduma honetan agertzen diren ipuinek opera prima baten freskotasuna eta inuxentzia dute. Egileak liburu kolektiboetan beste zenbait ipuin idatzi zuen arren, hauxe da bere ipuin bilduma bakarra, geroxeago argitaratu dituen liburuak nobelak izan baitira. Liburuak agerian du ipuingintza modernoaren ezagutza. Ezagutza horren kartografia bat egitera jarriko bagina, Kafkak ez luke lekurik apartatuena beteko. Egia esan, Europa erdialdeko oihartzunak ugariak dira liburu interesgarri honetan.