Liburu hau, idazkera teknikoa izeneko liburu-sortaren lehenengo alea izateko sortu da. Autoreek garbi adierazi dute liburu sortaren asmoa: euskal hizkuntza teknikoaren ezaugarriak zeintzuk diren edo zeintzuk izatea komeniko litzateken azaltzea. Lehenengo ale honetan, euskarak duen galdegai-sistema bultzatzen saiatu dira autoreak, orokorki hitz-ordenaren inguruko zenbait gogoeta ere gaineratuz; izan ere, euskal sistemak perpauseko datu guztien artean bat azpimarratzeko duen baliabide sintaktiko/prosodikoa, maila teknikorako altxor preziatutzat hartu behar da autoreen iritziz. Bestalde, puntuazioaren garrantzia azpimarratu da orrialdeotan zehar, puntuazioak hitz-ordenarekin dituen harreman estuak azalduz eta puntiazio-sistema tinkoak mezu (tekniko)aren ulerkuntza neurri handiz erraz dezakeela gaineratuz.