Anuskak eta Galderrek mendi-istripu lotsagarri baten ondoren ezagutzen dute elkar. Anuska liluraturik dago, baina Galderrek sekretu beltz bat ezkutatzen du. Txinpart distiratsu baten ondoren, bereizi egiten dira. Destinoak istripu larriago bat ekarriko dio Anuskari, eta orduan Izortze ezagutuko du, oso neska berezia. Hainbeste gal dezake burua neska bategatik? Nahasmena gutxi ez, eta Galder etorriko zaio berriro. Anuskak Marie Curie zientzialaria du eredu, eta bihotzari kasu egin nahi dio. Zer demontre egin, ordea, taupadek bi bide desberdin seinalatzen badituzte aldi berean?