Hezkuntza-ebaluazioa ezinbesteko tresna da gaur egun hezkuntza-prozesuen kalitatea bermatzeko, bai eta prozesu horiek etengabe hobetzen jarraitzeko ere. Testuinguru horretan, azken hamarkadetan aldaketak gertatu dira hezkuntza-ebaluazioan, eta bilakatuz joan da, gaur egungo egoerara iritsi arte. Hezkuntza-ebaluazioa izenburuko liburu honek hezkuntza-ebaluazioaren gaur egungo gakoak eskaintzen dizkie hezkuntzako profesionalei, bai eta hezkuntzako profesional izan nahi dutenei ere, hots, irakasletza, pedagogia, gizarte-heziketa, psikopedagogia ikasten ari direnei. Horretarako, liburuak parte teoriko bat du, non hezkuntza-ebaluazioaren oinarri kontzeptualak berrikusten baitira, aplikazio-eremu garrantzitsuenak eta hori gauzatzeko metodologia.