Hamar urtez egon zen Ibarretxe Lehendakaria Euskadiko ardura politiko gorena bere gain zuela (1999-2009), eta urte horietan bere hitza herritarrengana iritsi zenean, sarri iritsi zen baldintzaturik, interpretaturik, iruzkindurik, oharrez horniturik eta baita manipulaturik ere inoiz. Hori hala gertatu izana aipagarria da gaur, hamarraldi garrantzitsu honetan gertatu diren gorabehera politikoen argitan batez ere. Koldo Ordozgoiti kazetariak bertatik bizi izan ditu aldi horretako gorabeherak, Ibarretxe Lehendakariaren gobernu taldean integraturik, hainbat ardura zituela. Lehen mailako lekukoa izan da, beraz, Euskadiko eta Espainiako historian garai dinamikoenetako bat suertatu den honetan, eta horregatik da bera pertsona egokia Geroa gurea da bezalako liburu bat egiteko. Bertan, lehen pertsonan ematen du Ibarretxe Lehendakariak bere gobernu aldiari buruzko ikuspegia, jakina, baina ez hori bakarrik; eta agian, beste ezeren gainetik egiten duena da Euskadiri opa dion eta igartzen dion geroari buruzko azalpena eman. Zehaztasunik handienaz eta kazetariaren narratibitatea erabilita, Ordozgoitik aberastu eta ilustratu egiten du kontakizuna balio historiko handiko agiriz, era horretan, irakurleak une oro kontrasta dezake garai hori mugarritzen duten akordioen, arauen eta dokumentuen hitza eta espiritua kontakizunaren haria inoiz galdu gabe. Liburua bururatzeko, bere eskuz idatzi du Ibarretxe Lehendakariak epilogo bat “Erabakitzeko eskubidea, konponbiderako giltza” izenburupean, eta bertan laburbildu ditu Euskadiren etorkizunerako bere proposamenak eta