Eskaintzen den lanak 'Sistema diedrikoa' erabiliz ebatzitako ariketa-multzoa aurkezten du. Ariketen ebazpenerako iharduera egokientzat 'iharduera zuzena' izenekoa aukeratu da, Sistema Diedrikoaren ikuspegi berria erakusten duena, eta benetako forma geometrikoekin aritzea ahalbideratzen duena, hiru dimentsiotako espazioan agertzen diren bezalaxe. Lehenbiziko atalean, espazio-geometriari aurre egin orduko, geometria launeko zenbait ariketa bildu dira, oinarrizko kontzeptuak gogoratzeko aproposak direnak. Bestalde, kasuan kasuko atal bakoitzeko ariketa guztiak beren zailtasun-mailaren arabera sailkatu dira.