Geologia Praktikoa erabilera anitzeko lana da, eta Lurraren Zientzietako praktika-liburuetan gaur egun dagoen hutsunea bete nahi du. Liburuak geologiako praktika-espektro zabalerako balio du. Hala, lehendabizi, mineralak eta arrokak nola identifikatu azaltzen da. Ondoren, praktika batzuk proposatzen dira, mapa topografikoak, geologikoak eta airetiko argazkiak nola erabili ikas dezan ikasleak. Liburuan taula, irudi eta argazki ugari sartu dira, koloretako 32 orri ditu, bai eta zailtasun ezberdineko ariketa ugari ere; hori dela eta, ezinbesteko bilakatu da Lurraren Zientzietako irakasgaietako laborategi-praktikak egiten dituen ikaslearentzat, bai oinarrizko mailetan bai aurreratuetan.