Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, duela hiru hamarkada baino gehiagotik, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa deitzen du idazle bilbotarraren omenez. Lehiaketa horrek bigarren helburu bat ere badu, literatur sorkuntza bultzatzea, hain zuzen ere. Liburu honetan biltzen dira 2012. eta 2014. urteetan irabazi zuten kontakizunak, Arrate Egaña, Uxue Alberdi, Ekaitz Goienetxea eta Laida Martínez idazleen lanak. Euren literatur kalitatea ikusita, ipuin horiek argitaratzeak merezi izan du, literaturaren eta egile handi guztiek landu duten genero honen zaleen gozamenerako. Lanek gaiei eta estiloari dagokienez duten aniztasuna dela eta, koadernatutako bitxi txikiak direla esan dezakegu. Zurrutada laburretan gozatzeko irakurketa.