Euskara arlorako Bizigarri gehiago proiektuak ikasleek modu eraginkorrean komunikatzeko gaitasuna garatzea du helburu. Horretarako, hizkuntza-trebetasun guztiak lantzen dira, bai modu orokorrean, ikasleen ingurunearekin eta gustuekin bat datozen komunikazio-egoeretan, eta bai zehatzago, gramatika-kontzeptuak eta testu-tipologiak eraikitzeko behar diren egoera zehatzetatik abiatuta. Unitateetako irakurgaietan, katagorria eta haren lagunak dira protagonistak. Lagun bakoitzak adimen-mota bat du bereizgarri, eta egunero Rasi katagorriaren ingurura biltzen dira guztiak, ipuin eta istorioak kontatzera. Lan-koaderno honetan, ikaslearen liburuko edukiak finkatzeko hainbat jarduera topatuko dituzu, denak ere gertuko komunikazio-egoeretan oinarrituta.