Liburu hau Séverine Dabadie argazkilari eta idazlearen eta Christiane Etchezaharreta idazlearen arteko 5. elkarlanaren fruitua da; aitzin, Un jour à Kashi, Laxoa, Kushti in Banaras eta Airosa argitaratu zituzten. Biak Euskal Herrikoak dira sortzez; Jacques Blot-en Artzainak argitaratu eta 30 urte baino gehiago iragan diren honetan, egungo euskal artzaintzaren egoera deskribatu nahi izan dute, sentimenduz; gure mendiak biziarazten segitzen duten emazte eta gizon libre eta kuraiosen lekukotasun hunkigarria eman digute.
