Eusebio Osaren pentsamendua jarraitu liteke liburu honetan. Borroka sozial-kulturaletan murgildu zen buru-belarri: ikastolan, alfabetatze-eskoletan, grebetan, NATOn sartzearen aurkako koordinadoran? Eta pentsamendua eta praxia, biak elikatu zituen. Marxista izan zen. Demokrazia eta sozialismoa gauza bera ziren Osarentzat -Kuba eredu on, eta Frantzia txar-, eta indarrean frankismo faxistatik demokrazia burges kapitalista autoritarioranzko trantsizioa zegoen. Pedagogiaren arloan, Freire brasildarraren zapalduen aldeko pedagogiaren zabaltzaile izan zen; talka egin zuen gaztelaniaren ordez euskara bai baina hortik aurrera aldaketarik nahi ez zutenekin, eta Olabide ikastolatik bota egin zuten. Marxistaz gain, ateoa omen zen.