Liburu hauetan, Luis Luciano Bonaparte Printzearen ondarea osatzen duten eskuizkribuak ematen dira argitara, euskalkiz euskalki, edizio anotatuan, eta batzuetan kritikoan ere bai, ezaugarri dialektalen arabera hizkuntzaren maila guztiak arakatuta. Eskuizkribuak XXI. Mendeko euskaldun jakintsuek, Printzeak eskaturik, euskararen euskalki eta azpieuskalki desberdinetara itzulitako Biblia zatiak eta dotrinak dira, gehien bat, baina baita bestelako testu batzuk ere. Gaur egun ondare hau Bizkaia, Guipúzcoa eta Nafarroako Aldundien liburutegi eta artxiboetan dago, euskalkien arabera bananduta. Argitalpen honi esker, ikertzaile eta ikasleek eskuizkribu guztiak dituzte escurra, euskalkien eta euskararen bilakabide historiko eta diakronikoa sakontasunez eta dokumentaturik aztertzeko. Argitalpen hau Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuaren ekimenari esker burutu da, Deustuko Unibertsitateko