Ebanjelioa egunez egun. «Ebanjelioa» esatean, Jesusen mezua esan nahi da, Jesusek ekarri digun berri ona, Jesus bera, gu salbatzeko etorria. Pertsona dugu geure fedearen xede, Jesus bera, eta ez liburu bat, ez ideologia bat. Baina Jesu Kristo, neurri handian, liburuan, Biblian, «haragiturik» geiditu zaigu; modu berezian IBko lau ebanjelioetan. «Jesus Mesias eta Jainkoaren Semea dela sinets dezazuen idatzi dira eta, sinetsiz, betiko bizia izan dezazuen han esker» (Jn 20,31). Eta San Jeronimok (374-420): «Liburu Santuak ez ezagutzea Kristo ez ezagutzea da».