Dinosauroak aparteko izakiak dira. Liburu honetan, dinosauroek izan zuten bilakaera ezagutuko duzu, ehizatzen eta beren burua etsaiengandik babesten ikusiko dituzu, eta haien lehengusuak ezagutuko dituzu: itsasoko narrastiak edo narrasti hegalariak. Pikotxa eta eskuila hartuta, lagundu paleontologoei desagertutako espezie horiek bilatzen. Aurkitu dinosauroen unibertsoa jolasliburu honen laguntzarekin.
