Patxi Huarte Zaldieroak eguneroko errealitate aldakorrari txinpartak ateratzen jarraitzen du, bere sormen beti bizi eta sentsibilitate erneari esker: kultura, politika, erlijioa, gizartea, hizkuntza... edozer izan liteke gogoeta harrigarri, dibertigarri edo hunkigarri baterako bide. Gainera, azkenaldian, bere asmamenari talde-lana erantsi dio, twitter-en ikusitako ekarpenik interesgarrienak marrazki bihurtzen baititu, euskaldunen auzolanaren adibide ederra ekarriz.
