Vasco



SEKULA KONTATU BEHAR EZ NIZKIZUN GAUZAK (ZALDUA GONZALEZ, IBAN)
Bere genero kuttunari leial, ipuin liburu berri bat dakarkigu Iban Zalduak. 32 ipuin dira guztira, gehi kontrazalean doana. Istorio aski laburrak oro har, gaien, estiloen eta tekniken ugaritasuna erakusten digutenak, eta guztietan ere egilearen trebezia: egunerokotasunari azpilak bilatzen dizkioten kontakizunak, fantasiari zirrikitu bat irekitzen diotenak, bikoteen arrakaletan arakatzen dutenak, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkiotenak, elkarrizketa-bidezkoak, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak, ironikoak… Fikzioaren festa bat, azken batean. neskak dituzte buruan, pozik bizi dira antza, baina axolagabetasun itxura horren azpian urak ez daude horren bare: taldeko baten lepotik barrez ibiltzeko ohitura hartu dute, hura bihurtu dute txantxa eta irain guztien jomuga, eta inork ez daki egoera nondik lehertuko den…

GURE OROITZAPENAK (SARRIONANDIA URIBELARREA, JOSEBA)
Joseba Sarrionandiaren testuek eta bertako iruditeriak euskal jendearengan utzi duten arrasto sakona jaso nahirik, hainbat musika-taldek eta bakarlarik egindako 32 kanta bildu dira Gure Oroitzapenak izeneko disko-liburu honetan. Batetik, iurretarrari, 1983an hasi eta gaur arte, 35 urteotan grabatu dizkioten 150 kanta inguruko sortatik abesti eta musikari enblematikoenak hautatu dira. Bertan dira Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Iker Goenaga, Ken Zazpi, Imanol, Oskorri, Gontzal Mendibil, Eñaut Elorrieta, Izaki Gardenak, Fermin Muguruza, Alaitz eta Maider, Gose, Andrea Ulloa eta Igor Arzuaga, Berri Txarrak. Bestetik, proiektu honetarako berariaz sortu eta grabaturiko kantak daude, egungo artista esanguratsuenen eskutik: Anari, Audience, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Amorante, Mursego, Jexuxmari Lopetegi, Beñat eta Julen Achiary, Mikel Artieda, Joseba Irazoki, Libe, Iñigo Muguruza eta Andoni Basterretxea, Mice, Xendarineko A hizpak, Angel Katarain. Liburuan jaso dira, halaber, Gure Oroitzapenak pelikula osatzen duten 12 film laburren oinarri izan diren ipuin eta poemak. Testu zahar eta berriak, artista beterano eta gazteak, estilo eta estetika askotakoak, Joseba Sarrionandiak belaunaldi desberdinengan esanahi eta gogoetagai berriak sortzeko duen ahalmenaren erakusgarri. Argitalpen honek badu, azkenik, beste osagai bat, balio aparta ematen diona: egileak berariaz idatzi dituen glosak, bai kanten bai filmen inspirazio-iturri izan diren testuak banan-banan iruzkintzen dituztenak, bakoitzaren sorrera eta testuinguruaren berri emanez.

SASIESKOLA (UBEDA GOIKOETXEA, GARBIÑE)
Ostegun buruzuri bat da eta Larraitz, institutuan piper eginda, mendi aldera joan da, Martinekin, ezagutu orduko bihotza taupaka jarri zion mutilarekin. Askatasun gose eta egarri da eta prest dago dena atzean uzteko. Euren arteko maitasunean sinetsita dago. Baina bizitza itzulipurdikatuko zaio, han mendian, hilketa baten lekuko isila izango delako. 1984 urtea da eta biharamunean honela jasoko dute egunkariek berria: ?Mueren tres terroristas en un tiroteo?. Ke arteko egunak dira Euskal Herrian. Bizitza benetan irauliko diona, ordea, Martinen abandonatzea izango da, babes eman beharrean, bizkarra emanez. Sentimendu eta emozio zurrunbilo horretan, konplize bakarra aurkituko du Larraitzek.

EL MAR SIN FIN . PORTUGAL Y LA FORJA DEL PRIMER IMPERIO GLOBAL (CROWLEY, ROGER)
La historia definitiva de la creación del primer imperio global En 1483, un grupo de marineros portugueses erigió un pilar en un cabo de la costa de lo que hoy es Angola. Este acontecimiento representó la culminación de décadas de arduos esfuerzos y expediciones. Los portugueses se echaron a la mar para delimitar los confines de África, y gracias a su gallardía y habilidad, descubrieron una ruta directa a la India e iniciaron la conquista del océano Índico con el objetivo final de destruir el islam y tomar el control del comercio global. Los cruentos enfrentamientos entre los portugueses y los pueblos que encontraron en sus viajes, las tretas, argucias y peripecias de algunos de los más grandes exploradores de todos los tiempos, como Vasco de Gama, Cabral o Alfonso de Albuquerque, o los majestuosos escenarios de las batallas épicas en tierra y mar entre africanos, asiáticos y europeos hacen de este libro una lectura apasionante y transportan al lector a una época de aventura, valor, codicia, diplomacia y espionaje. El mar sin fin es un relato fascinante, esencial y actualizado que narra, con el ritmo de una novela, cómo una de las naciones más pequeñas de Europa se embarcó en una de las mayores aventuras de la historia.

TORLOJUAK (ARNAL GIL, TXABI / ZELAIETA ANTA, EDU)
Omar lagunaren hamsterra akrobazia istripu batean hil zela jakin zuen egunean, atsekabe handia hartu zuen Anek. Horregatik, etxekoei gauza bera ez gertatzeko, zerbait asmatu beharrean zegoela erabaki zuen. Axtuk okigam bat egitea bururatu zitzaion; torlojuak biltzen hasi zen horretarako.

NERBIOI ZINEMAKO SEKRETUA (AROSTEGI CASTRILLO, GAIZKA)
Istorio liluragarri hau zinema-areto baten barruan gertatzen da. San Joan gaua heldu da Nerbioiko ibar ezkerrera eta gure protagonistak, Dani, Irene eta Simon, egunsentian eraitsiko duten areto zahar batean sartu dira, lekua azkeneko aldiz ikusi asmoz. Ustekabean, antzinako film batetik sortua dirudien pertsonaia bitxi batek fardel misteriotsu bat eman die. Gaztetxoek, abenturazko filmetan bezala, misio sekretu bat eraman beharko dute aurrera zinemaren magia amaitu ez dadin. Errealitatea eta zinemaren xarma uztartzen ditu kontakizun honek eta irakurleak, orrialdeotan, pantaila batean bezala, ikusiko ditu igarotzen zinemazale asko eta asko liluratu dituzten filmetako pertsonaiak.

MARTZELO ITSUA (AÑORGA LOPEZ, PELLO)
Martzelo haur itsu bat da. Halere, nahiz eta itsua izan eta begiak erabili ez beste haurrek bezala, oso ondo baliatzen da gainontzeko zentzuekin; esan nahi da eskuekin edo belarriekin. Hain ondo entzuten du, hain ondo ukitzen eta usaintzen, ezen, begien faltan, badirudi ikusi egiten duela belarriekin, ikusi eskuekin eta ikusi sudurrarekin. Halere, haur batzuek uste dute haur gaixoa dela. Baina, ez da gaixoa. Hori oso ondo daki Marimattalen Katiuxkak.

DE LAS HERMANDADES A LA SEGURIDAD SOCIAL (RUZAFA ORTEGA, RAFAEL)
El presente volumen nos aproxima a las formas de previsión social particular desarrolladas en el País Vasco del siglo XIX al XXI. El Auzolan, la reciprocidad en el trabajo en los caseríos, las hermandades de ganado, la previsión en las minas y también en las ciudades del País Vasco, son representativas de la solidaridad de hombres y mujeres de los sectores medios y más desfavorecidos de la sociedad, que enfrentan las adversidades con la fraternidad y la ayuda mutua. Estas formas de previsión tradicionales se manifiestan voluntaria y libremente, sus raíces son muy antiguas, prolongándose algunas hasta nuestros días.

CAJAL . UN GRITO POR LA CIENCIA (ALONSO PEÑA, JOSÉ RAMÓN / DE CARLOS SEGOVIA, JUAN ANDRÉS)
Santiago Ramón y Cajal es un hombre excepcional. Su vida se extiende desde la segunda mitad del siglo XIX hasta las puertas de la Guerra Civil y participa en algunos de los momentos clave de la época, como son las guerras carlistas, la pérdida del imperio colonial, la creación de la Junta para Ampliación de Estudios o el movimiento regeneracionista. Prolífico escritor nos habla, entre otras cosas, del nacimiento de los nacionalismos vasco y catalán, del hipnotismo o de la necesidad de la rueda de la ciencia en el carro de la cultura española. De ser un niño travieso, a quien su padre saca del colegio por mal estudiante y pone de aprendiz de zapatero, llega a convertirse en el mejor científico español de todos los tiempos. Con una voluntad de hierro, un patriotismo profundo y una competitividad basada en la calidad de su trabajo, Cajal pone a España en el mapa mundial de la ciencia. Es considerado el fundador de la neurociencia moderna y un artista excepcional, uno de los grandes ilustradores científicos de todos los tiempos. Esta biografía, escrita por dos cajalianos y especialistas en neurociencia, actualiza su vida y su obra, recoge detalles inéditos y quiere ser un homenaje a un hombre singular y un grito a favor de la investigación española.

CARLOS GARAIKOETXEA (GARMENDIA LASA, ELIXABETE)
Ibilbide oso azkar batek eraman zuen Carlos Garaikoetxea (Iruñea, 1938) Francoren diktadura ostean berpiztu berri zen Eusko Jaurlaritzaren lehendakari izatera 1980an. Bigarren gobernua osatu berritan, Eusko Alderdi Jeltzalearen baitan sortutako krisiak Ajuriaenea utzi eta etxerako bidean jarri zuen liderra zen lehendakaria. Hala ere, politikagintzan jarraitu zuen, Eusko Alkartasuna alderdiko presidente gisa eta hautetsi modura, Europako Parlamentuan, besteak beste. Euskaldun berrien uholdekoa, enpresa kudeatzaile zen aldi berean ikastolak bultzatzen ere ibili zen Nafarroan, 1970eko hamarkadan. Solasean sartuta, gizakiaren eta bizitzaren edozein alderdiri heltzen dio, hasi kezka existentzialetik eta gozamen iturri dituen musika eta naturaraino. Izan ere, biografia liburu hau Carlos Garaikoetxea eta Elixabete Garmendia kazetariaren arteko elkarrizketa mamitsuen emaitza da. Euskal politikagintza garaikideko pertsona ezinbestekoa, Carlos Garaikoetxeak badu zer kontatua.

WINSTON (ETXEBERRIA GARRO, MARTIN)
Martin Etxeberriak ia 20 urte daramatza poema liburuak kaleratzen, batetik bestera sei bat urteko tartea utziz, eta oraintxe aurkezten duen “Winston” da azkena. Poeta heldu eta ofiziodunaren aztarnak ikus litezke lan berri honetan, baina baita egilearengan ohikoak diren ezaugarriak ere: freskotasuna eta harridura sortzeko gaitasuna, besteak beste. Egunerokotasuna da Etxeberriaren poesiaren lehengaietako bat, baina kostunbrismotik ihesi, irauli egiten du errealitate hori. Surrealismo neurtu bat da beste oinarri bat, irudimena dantzan jartzen duena. Eta horiekin batera erotismoa, erreferentzia kulturalak, umorea… bizitzaren alderdi askotarikoak, begirada jolasti, zintzo eta zorrotz baten iragazkitik pasata.

AMEK EZ DUTE (AGIRRE MIGUELEZ, KATIXA)
Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea. Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.

BERRIRO ITZULIKO BALITZ (ETXEBERRIA GARRO, XABIER)
Karlos Jaso jazz musikari iruindarra Heinsborg izeneko uharte txiki batera joan da bizitzera, Danimarkan, Maddi bere alaba jaioberriarekin. Bertakoa zen Karlosen emazte eta haurraren ama, Ejda, baina hura hil berria da eta berak bakarrik egin beharko die aurre hainbat arazori: ume txiki bat zaintzea, lana bilatzea, inguru arrotz batean nola hala egokitzea? Pertsonaien psikologian arakatzen eta egunerokotasun gazi-gozo bat kontatzen hasten zaigun istorio honek, baina, misterioaren eta hilketaren bidea hartuko du gero; erritmo izugarria, jakin-mina eta ustekabeak maisuki darabiltzan thriller-a idatzi du horrenbestez Etxeberriak, bai hizkuntzaren erabileran bai narrazioaren eraikuntzan lehendik ere ongi frogatua duen abileziarekin.