Vasco



UR BIREN ARTEAN (ITURREGI ESCONDRILLAS, PATXI)
Orain dela 100 urte, 1914 eta 1919 bitartean, munduak ordura arte ezagututako gerrarik gogorrena bizi izan zuen, gerora Lehen Mundu Gerra deituko zitzaiona, Europako lurralde gehienak ez ezik ozeano guztiak ere hartu zituena. Bilboko itsasontziak, bandera neutrala dutenez, ez daude ofizialki gerran, baina gatazka orokorrak ondorio nabarmenak ditu hirian, ontzioletan, barkuetan? Potentzia lehiakideek lehengaiak behar dituzte eta ondo ordaintzeko gertu daude, baita hornigai horiek etsaiarengana iristea eragozteko prest ere. Giro nabar eta nahasi hori fikzio bihurtu du Patxi Iturregik dozena bat ipuinetan: alde bateko eta besteko espioiak, portuko eta ontzioletako langileak, kontrabando ilegalean dabiltzan merkantzia-ontziak, saltzaileen larriak, langabetuen estutasunak, jauntxoen dibertimenduak? Hiriaren eta itsasadar osoaren taupada biziak jasotzen ditu Iturregik, teknika, gai eta erregistroen ugaritasuna eta kontagintzarako trebezia erakusten duten istorioetan.

1.362 KM EURI (GOIA IMAZ, GARAZI / LANDABASO ETCHEVERRY, GOIZALDE)
Uztailetik uztailera, euria. Gutunetik gutunera, epela. Garazi Goia eta Goizalde Landabasoren arteko gutun trukaketak urtebete eman du euriari bizkar eman guran. Ezin, ordea. Teknologiaren modernismoa, denbora gabezia eta gramatika akatsez betetako mezuak gailentzen diren garaiotan, benetako eskutitzak idazten dizkiote elkarri: bizitzaz, eguraldiaz, eguneroko kontuez, eta batez ere, arteaz eta miresten dituzten emakumeez. Emakume ahaztuak, emakume desagerraraziak, erreferentziazkoak izan beharko luketen emakumeak baina itzalean gelditu zirenak: argazkilariak, pintoreak, idazleak, kazetariak, abenturazaleak, pandero-joleak? Goizalde Landabasok eta Garazi Goiak gogoratu nahi dituzte, aldarrikatu, eta historiak ukatu dien lekua eman gutunotako lerro eta euri artean.

KOLORE FESTA 1 (VV. AA.)
3-4 urte bitarteko haurrentzat trazu lodiko irudi politak biltzen dituzten margotzeko liburuak. Irudiak ereduei jarraituz margotzeko aproposak dira eta haurrak ongi pasako du margotzen dituen bitartean.

ABENTURA BAT EGIPTON (DURKIN, FRANCES)
Historianautak denboran atzera joan dira antzinako Egiptora, eta zure laguntza behar dute iraganeko sekretuen berri jakiteko. Hilobi liluragarriak esploratuko dituzte, baita hieroglifoak deszifratu, faraoiak nola momifikatzen zituzten ikusi, eta beste munduan jainko-jainkosek hildakoen gainean nola gobernatzen zuten ikasi ere. Bat egin Historianautekin! Istorio bat, benetako gertakariak eta jarduerak, modu zirraragarrian nahasirik. Historiari bizia emateko modu ezin hobea!

KATU (ANTSORREGI DIEREZ, IÑIGO)
Asier bullying-aren biktima da, bere gelako hiru lerdok bizitza izorratzen diote eta edozer egingo luke haietaz libratzearren. Bat-batean, amets bat balitz bezala, zer eta katu beltz bat azalduko zaio, bere nahiak gauzatzeko prest: Asierrek nahi badu, katuak hil egingo ditu hainbeste sufriarazten dioten malapartatu horiek. Horren truke, baina, Asierrek maite duen norbait ere bizidunen mundutik eramango du katuak. Zorakeria dirudi, baina egia balitz? Proposamen kilikagarri bezain arriskutsua?

MENDI BELTZEKO MUSTROA (VALVERDE TEJEDOR, MIKEL)
Zoe eta Zank haren txakurtxoa atsekabetu egin dira Tea andrearen gozo-denda ixteko zorian dela jakitean. Eta Zoeren aitonari ideia burugabe bezain bikaina otu zaio itxiera galarazteko: Tea pastak eta gailetak txirrindulari taldea sortzea, eta lasterketa batean lehiatzea, publizitatea lortzeko eta jende guztiari munduko pastarik onenak probatzeko gogoa sorrarazteko. Alabaina, proba abiatu orduko, egoera okertu egingo da Mendi Beltzerako bidean.

LERRO ETENA (2004-2018) (ERRO JIMENEZ, ANGEL)
Ez da ezohikoa idazle batek bere kaierean apuntatzea egunean eguneko gertakariak eta burutazioak. Oharrok, sarritan, kalitate literario nabarmena dute gainera, baita irakurleentzako interes eta jakin-mina ere: hortik sortu ohi da dietario horietako aitorpenak liburuan bildu eta zabaltzeko usadioa, Europako literaturetan aspalditik datorrena baina gurean oso gutxitan landua. Angel Errok 2004 eta 2018 bitarteko bere egunerokoen pasarteak eta garai bereko beste zenbait testu personal ematen ditu argitara: bertan topa litezke kultur giroari buruzko gogoetak, literaturferioko txutxumutxuak, familia-kontuak, gorabehera sentimentalak, osasunari edo lanari loturiko kezkak, irakurketak, iruzkinak, txantxak... Xehetasun bitxiak dira batzuetan, gezi zorrotzak besteetan, baina denetan nabarmentzen da egilearen izaera: ironikoa batetik, zaurgarria bestetik, lotsati eta lotsagabe aldi berean, despistatu itxurapean beti buruargi, axolagabe jantzipean sentibera.

MENDEBALDEKO EUSKARA (ZUAZO ZELAIETA, KOLDO)
Euskalkien deskribapen orokorra eta sailkapen berri bat proposatu ondoren, eta hainbat lekutako hizkera bereziak ikertu eta gero, euskalki nagusien azterketa xeheari ekin dio orain Koldo Zuazok, Mendebaleko euskaratik hasita. Mendebalekoa euskalkirik handiena izan da, eremu zabala hartzen duena eta, gainerako euskalkien artean, nortasun indartsu eta bereziduna. Bizkaiera deitu izan zaio, Bizkai osoa hartzen duelako, baina, egileak frogatzen duen legez, Gasteiz aldean izango luke jatorria, duela 1000 urte inguru, eta bere eragin esparrua Gipuzkoako Goierri, Urola eta Nafarroako Burundara ere iristen da. Liburuaren lehen parteak, mendebaleko euskalkiaren bereizgarriak emateaz gain, barnean hartzen dituen azpieuskalkiak eta hizkerak ere zehazten ditu, baita horietako bakoitzaren ezaugarriak xehetasunez aletu ere. Bigarrenean, berriz, hiztegi zabal bat dator, 678 sarreraz eta 54 azpisarreraz osatua; gainera, berba bakoitzaren hedadura eta mugak ahalik eta zorrotzen zehaztu dira, zein herri eta eskualdetan erabiltzen den adieraziz. Bestalde, liburuaren osagai ezinbestekoa dira bertna ageri diren ia 100 mapak, beste horrenbeste hizkuntz ezaugarri edo hitzen hedaduraren berri ematen digutenak modu guztik grafikoan.

PIRINEOS (YANIZ ARANENDIA, SANTIAGO)
Guia práctica para conocer y descubrir los lugares más bellos de los Pirineos sin esfuerzo. Proponemos caminar en la naturaleza, disfrutando de los paisajes y de las montañas cómodamente, sin necesidad de ser deportista ni tener una magnífica forma física. 40 itinerarios escogidos en toda la cordillera: País Vasco, Navarra, Aragón, Cataluña y Pirineos franceses. En cada propuesta se describe el recorrido y se acompaña un mapa y fotografías a color del entorno a visitar.