Vasco



ARANTZAZU: BOST MENDETAKO POEMAGINTZA . LITERATURA ARANTZAZUARRAREN HISTORIA XEHEA (AGIRREBALTZATEGI KORTABARRIA, PAULO)
ADK saileko hamar tomoetako lehenengo honek bi atal ezberdin ditu: 1. Arantzazuko literaturaren, literatura arantzazuarraren, historia xehea; 2. Arantzazuko artxiboko balada eta kanta zaharren bilduma eta sorten aurkezpena, eta bereziki REA/JK (Romances euskéricos de Aránzazu) koadernoaren jatorria eta deskripzio zehatza eta berorren kopia eta birkopia ugarien (eskuzkoen, daktilografiatuen eta fotokopiatuen) gorabeherak etagenealogia.

EUSKALKIA ETA HEZKUNTZA. DAKIGUNETIK EZ DAKIGUNERA. EUSKAL DIGLOSIA IRAZIAN (GOIKOETXEA, JUAN LUIS)
El paradigma del contacto en lenguas de U. Weinreich da pie para afirmar que el euskera unificado y el dialecto- al cual calificamos como heterónomo, dialecto de en palabras de Luis Mitxelena - se hallan en contacto, en la medida en que los utiliza la misma persona. Entre las conclusiones, destacamos la necesidad de que a los alumnos del modelo de mantenimiento se les imparta la enseñanza de la lengua unificada por medio del dialecto y que, por tanto, a los alumnos de cualquiera de los dialectos corresponde tal modelo de mantenimiento.

HITANOA MINTZA HADI, LAGUN! (LIZARTZA, RITXI)
Interesa duen edonork bere kabz hika egiten ikasteko behar dituen tresna guztiak eskura izatea da. Ezin ahaztuko dugu, noski, alikutiboa hizketari dagoela loturik eta beharrezkoa dela Mintza hadi! ariketak. Lan honen ekarria hitanoari buruzko azalpen guztiak modu sistematizatuan ematea da; eta, gainera, araugintzari heltzeko proposamena ere bada, hikako moldeko adizki alokutiboaren langa gainditzeko.

HEGAZTIAK
Ezagutza-karta hauekin 30 hegazti ezagutu ahal izango dituzu, marrazki koloretsu eta datu ugarien bidez.

SARAKO EUSKARA (ZUAZO ZELAIETA, KOLDO)
Erabat ezezaguna genuen Lapurdiko mendebaleko euskara eta eremu horretako herri bat hartu du Koldo Zuazok aztergai: Sara. Esangura bereziko herria euskararen historian. 1617an Sarako euskaran idatzi zuen Esteva Materrak Doctrina Christiana liburua, eta harekin hasi zen Lapurdiko literaturaren gorakada. 1643an agertu zen Gero, Sarako erretore zen Axularrek idatzia. Liburu horiei esker, ospea eta izen ona lortu zuen Sarako euskarak. Zuazoren liburuak bi atal ditu: gramatika eta hiztegia. Bigarrena da zabalena. Ipar Euskal Herrian hiztegi dialektalik ez zegoenez, hutsune hori betetzen saiatu da: 4.236 sarrera eta 389 azpisarrera osatu ditu eta, hiztegiaren aberasgarri, 230 esamolde eta 132 esaera (zahar) jaso ditu. Horrenbestean, gaur egun Ipar Euskal Herrian erabiltzen den euskara ezagutzeko oinarri sendoa ekarri du plazara.

HERRI KONTAKIZUNAK LAPURDIN, BAXE NAFARROAN ETA ZUBEROAN . BILKETA, SAILKAPENA ETA IRRIAREN ADIERAZPENAREN AZTERKETA (MORENO ZUBELDIA, MAIALEN)
Liburu honen oinarria Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan euskaraz egindako ahozko literaturako kontakizunen bilketa lana da. Kontakizun horiek aztertu eta sailkatzean, zati handi bat irri ixtorioek osatzen zutela konturatuta, irri ixtorio horien ezaugarrietan sakondu da: egitura, gaiak, beste hizkuntza batzuetan horiei buruz egindako azterketak... Irri ixtorioez gain, leiendak, ipuin miresgarriak, txisteak… ere jaso dira. Ahozko literaturako beste genero batzuen aldean, irri ixtorioak gutxiago aztertu dira. Era berean, orain arteko biltzaileek, ez dute, sexu gaiko kontakizun askorik jaso. Horietako zenbait ixtorio tradiziozkoak direla frogatu nahi izan da. Badira XVI.-XVII. mendeetan ezagunak ziren irri ixtorioak ere. Gaztelaniazko bilduma modernoetan ere, gure kontakizunen barianteak aurkitu ditugu.

NIRE OINEN AZPIAN (HOUSSAIS, EMMANUELLE)
Gure oinen azpian, bizi-bizirik dago lurzorua! Animalia asko bizi dira bertan. Ezagutu zizareen, kukurutxen, kolenboloen eta lurzoruko beste bizilagun batzuen bizitza ezkutua, urtaroz urtaro. Testu laburrak eta marrazki ederrak, lur azpian bizi diren zomorro eta animalia txikiei buruz gehiago jakiteko.