Vasco



EGUNGO EUSKAL ELEBERRIAREN HISTORIA (KORTAZAR URIARTE, JON / RETOLAZA GUTIÉRREZ, IRATXE)
Euskal eleberrigintza aztergai duen ale honek egitasmo zabalagoaren lehen urratsa baino ez da. Egitasmo horrek, XX. mende bukaerako euskal sorkuntzara hurbiltzea du helburu, eta generoz genero hamaika irakurbide zabaltzeko ahalegina egin du. Azken aldiko euskal literaturan zehar egingo dugun ibilbide honetan, beraz, eleberria lehen geltokia baino ez da. Besteak beste, honako bi helburu hauek elkarlotzeko asmoz hautatu dugu epe jakin baten muga, alegia 1980tik 2000ra bitarteko gutxi gorabeherako muga; batetik, 80ko hamarkadan euskal eleberrigintza hain arrakastatsu eta hain prestigiozko ez zela kontuan hartuz, garai hartako sorkuntza lanei berriro ere egungo talaiatik begiratu, eta irakurbide berriak proposatzea egokia iruditu zaigu; bestetik, 90eko hamarkadan abiaturiko aldizkari eta egunkarietako literatur kritikaren indartze eta zabaltzeak, kasurik gehienetan, abiada biziko interpretazioek gora egitea ekarri zuen. Horiek horrela, hainbat eleberriren irakurketa patxadatsua egitea komenigarria iruditu zaigu. Dena den, hogei eleberri hauetara eginiko hurbiltze-saio honetan hamaika irakurbiderekin egingo duzue topo, hamaika usterekin, hamaika irakurlerekin.

FONETIKA FONOLOGIA HITZEZ HITZ (OÑEDERRA OLAIZOLA, MIREN LOURDES)
Liburu honetan fonetikazko eta fonologiazko hitzak azaltzen dira, bata bestearen ondoren alfabetikoki jarrita. Fonetikaz eta fonologiaz, hizkuntzaren hotsaz, hizketaz, ahoskeraz aritzeko behar ditugun hitzak dira. Bakoitzaren ondoan zenbait lerro idatzi dira hitzaren formaz, hitzaren edukiaz edo bien arteko erlazioaz. Ikasle eta gainerako ikerlariak gogoan hartuta egin da liburua, kontzeptu oinarrizkoenak finkatu eta hortik aurrerako lanen akuilu izan dadin. Aintzat hartu da, halaber, euskararen errealitate soziologikoa eta horren ondorio linguistikoak.

PIRATEN ESKOLA (FERNÁNDEZ PAZ, AGUSTÍN)
Bat-batean, zarata lodi bat entzun zen. Hots isil, sakon eta luzea, euriaren burrunba ere estali zuena. Haurrek batak besteari begiratu zioten, harrituta, urduri...

EGUNGO EUSKAL HAUR ETA GAZTE LITERATURAREN HISTORIA
Azken urteotan Euskal Haur eta Gazte Literaturak aurretik ezagutu gabeko garapena izan du. Bada, Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia honetan, lehenengo idazlan modernoak agertu zirenetik gaur egunera arteko gertakariak, idazlanak eta berri nagusienak biltzen saiatu gara. Lehenengo atalean, gaur egungo egoera kokatzeko sarrera historiko labur baten ondoren, azken hiru hamarkadetan euskaraz idatzitako zein euskaraturiko Haur eta Gazte Literaturaren eboluzioa dakargu: kantitatearen eta kalitatearen gorakada, literatura-sistemaren eraketa, emakumeen presentzia eta, horrekin guztiarekin batera, albumak gurean eman dituen lehenengo urratsak. Bigarren atala, ostera, hamazazpi idazlanen azterketek osatzen dute. Bada, hamazazpi analisi horiek bide ematen dute lehenengo atalean esandakoa hobeto ulertzeko eta geure idazle eta idazlan garrantzitsu batzuk ezagutzeko.

ITZULPENGINTZA LITERARIOAREN GIDA. FRANTSESA / EUSKARA (ALDAMA EPELDE, ARRATE / IBEAS ALTAMIRA, JUAN / RUIZ CANO, MARINA / VÁZQUEZ JIMÉNEZ, LYDIA)
Gida honek alderantzizko itzulpen literarioaren eta batez ere zuzenekoaren hastapenetarako baliabide pribilegiatu bat eskaintzen die Itzulpengintza eta Interpretazioa Graduko ikasleei, B edo C hizkuntza frantsesa daukatenei, hain zuzen. Helburu horrekin, bai gaur egungo testuak, bai klasiko enblematikoak proposatzen dira, Frantziako zein, oro har, frantsesezko literaturatik. Itzulpengintza-ariketak bideratuta daude ikaslea testuinguru historiko-sozialera eta linguistikora ohitu dadin. Gainera, itzuli baino lehen testu guztiak ulertzen laguntzen diote. Gida hau unibertsitateko ikasketak antolatzeko modu berriekin bat dator, antzezpenerako gakoak eta gako kulturalak eskainiz. Gisa berean, itzulpegintza literarioari ekiteko modua ematen die ikasleei, behin frantsesa bereganatuta.

BARIAZIOA ESALDIEN INTONAZIOAN
Aurrerantzean egiteko geratzen den bidea luzea eta malkartsua bada ere, lan honetan oinarrizko esaldien intonazioaren azterketa burutu da. Horretarako Euskal Herriko zazpi probintzietako informanteen datuak jaso dira. Datuok aztertzerakoan egitura prosodikoaren hierarkia (Nespor eta Vogel, 1986) eta eredu-metriko autosegmentala (Pierrehumbert, Beckman eta Ladd, 2000) kontuan izan dira. Halaber, jasotako datuon egituraketa geolinguistikoa esaldi motaren arabera ere zehaztu da, eta sinposi mapak egin dira similitate distribuzioen berri emateko. Bukatzeko, eskuartean duzuen lan honetan, datuen analisi multidimensionalaren bidez sailkapen hierarkikoa egin da.