Vasco



DANBA! (ANDUEZA ALTUNA, JOHN)
Paula Badiola abokatua da. Bilbon bizi da, alabarekin, garai modernoek inposatutako erritmo eroa ahal duen moduan dantzatuz. Neurri batean zoriontsu dabil, begiratzen jakinez gero Bilbok baduelako bere xarma. Guggenheim efektua ote? Dena den, hiriburu erraldoiak badauka bere alde ilun eta biolentoa. Emakume baten gorpu hila azaldu da Zugaztietako ur-putzuan. Eta gorpu hori iceberg makabro baten ageriko muturra besterik ez da.

EMAKUME BURUGABEA (MENDIZABAL ARANBURU, ANTXIÑE)
Hitzez eta irudiz eraikitako poema ilustratu hau askatasun eta maitasun kantu bat da, eta aldi berean biziberritze baten metafora. Ipuin batean bezala kontatzen du bere gorputzetik arroztua izan den emakume baten ausardia, amildegiaren ertzeraino joanda, bere buruaz erditu eta bizialdi berri batera jaiotzeko. Izan ere, emakumeak bere buruaz gabetu beharko du, gorputzean bizitzen hasteko? etxera itzultzeko.

MARGOTU KODEAREN ARABERA (VV. AA.)
Murgil zaitez kode baten arabera margotzeko zure lehenengo liburuan! Kontuan izan orrialde bakoitzean zenbakiek, letrek edo sinboloek adierazten dituzten koloreak, eta margotu marrazkia dagokion moduan. Nahi baduzu, liburuko orrialdeak ken ditzakezu, erraz askatzen baitira.

DERBIA (IRIGOIEN ARANBERRI, JOAN MARI)
Umorezko eleberri bat idatzi du Joan Mari Irigoienek, futbolaren munduan girotua. Protagonistak, baina, ez dira futbolari eta entrenatzaileak, baizik eta futbolzaleak: Realaren aldeko bikote bat eta Athleticen aldeko beste bat, hiri eta plaza berean bizi direnak baina elkarri bizkar emanda eta muzin eginda, zein baino zein itsuago eta sutsuago. Abiapuntu horrekin, kontakizun jostalari bat eraiki du egileak, gai serioei eta asmo transzendenteei ihes egiten dien satira lotsagabe bat, gure gizarte honetako joera makur batzuk irrigarri utzi eta irakurleari barre eta algara eginarazi nahi dizkiona. Gonbidatuta zaude, beraz, kexak eta penak alde batera utzita, kontakizun ganberro hau dastatzera. On egin!

IRAUTERA (SUAREZ GARCIA, CASTILLO)
Aitortzen ez ditudan gauza guztiekin egiten dut lo. Iratze-sailak zeharkatu nahiko nituzke ametsetan, eta ni ere loratuko ez naizela esan nire baitako gizonei. Esporak utzi izaren artean hatzak nire sexuan sartzen dituzten bitartean. Behar ditudala esan lingua franca batean, denek ulertzeko moduan. Bezperako arropa jantzi. Nagoen tokiaren eta egon nahiko nukeenaren arteko distantzia da bakardadea.

RAMON SAIZARBITORIAREN LEHEN ELEBERRIGINTZA (HERNÁNDEZ ABAITUA, MIKEL)
Mikel Hernández Abaitua 1959an jaio zen, Gasteizen. 1982an Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta hurrengo urtean Bigarren Hezkuntzako Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratiko oposizioak gainditu zituen. 2008an doktore titulua lortu zuen Euskal Filologia arloan Euskal Herriko Unibertsitatean. Literaturari buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu Zeruko Argia, Susa, El Diario Vasco, Oh! Euzkadi, Argia, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Jakin, Garziarena, Eganeta Hegatsegunkari eta aldizkarietan. Horrez gain, liburu hauen egilea da: Panpinen erreinua (ipuinak, 1983), Ispiluak (ipuinak, 1985), Etorriko haiz nirekin? (eleberria, 1991), Literatura eta Rock & Rolla (saiakera, 1994), Bazko arrautzak (ipuinak, 1995), Ahotsak (ipuinak, 1996) eta Ohe bat ozeanoaren erdian (eleberria, 2001).

BIZIPENEN OLERKI BILDUMA (ELORDI ETXABE, AINHOA)
"Bizipenen olerki bilduma", nire bizi esperientzian oinarritutako olerki desberdinen bilduma da. Olerki hauetan egunerokotasunean edonori gertatutako bizipenen isla bihur daiteke. Amodioa, tristura, familia, hezkuntza, gizartea, herria... Emozio desberdinen aztarna. Momentuko sentimendu desberdinen isla, hortan datza liburuxka hau. Hizkuntza erraza, edonork irakurri eta uler dezakeena, hau izanik nire helburu zuzenena.

CIUDAD EN CAUCE – HIRIA UHASKAN (1970-2002) (VIAR OLLOQUI, JAVIER)
En Ciudad en cauce - Hiria uhaskan se recogen más de treinta años de poesía de Javier Viar (Bilbao, 1946) a través de una recopilación realizada por el propio autor con prólogo de Pedro Ugarte. Componen el libro, al que da nombre el primero de ellos, un total de cinco poemarios ?Ciudad en cauce, El Paraíso a cambio, Figuraciones con figura, Infinito arriado y Tangos de origen lejano?. A pesar de la natural evolución de esta poesía, el autor se ha mantenido fiel a determinados principios, como son la tendencia a una expresión hermética y la conjugación de elementos barrocos y surrealistas.

ZENBAIT GAI EUSKARA TEKNIKOAREN INGURUAN (ODRIOZOLA PEREIRA, JUAN CARLOS (ED.))
Lan hau, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzuak plazaraturiko beste zenbait lanen jarraipena da: ikus bitez Idazkera teknikoa.1. - Hitz-ordena, galdegaia eta komaren erabilera, Idazkera teknikoa. 2.- Izen-sintagma eta Euskara teknikoa. Perpausak josteko baliabideak, beti ere euskara teknikoaren deskribapen eta garapenari begira. Lehenengo lanean, -kiko atzizkiaren joskera eta esangurak aztertu dira, literatur tradizioan oinarrituz eta gaurko erabilera berezituetan gerta daitezkeen beharren berri emanez. Bigarren lanean ere literatur tradizioa izan da abiapuntu, eta testu teknikoetan -(e)z instrumentala edo -(r)ik partitiboa daramaten mendeko perpausek izan dezaketen garrantzia aztertzea helburu. Hirugarren lanak, hizkuntza teknikoaren izen-sintagmetan gerta daitezkeen adjektibo-segidak aztertu ditu. Laugarren lana, testu teknikoek izan behar dituzten zehaztasun eta gardentasun direlako ezaugarrien inguruko hausnarketa bat da.

GEROAREN AURPEGIA. EL ROSTRO DEL FUTURO (1967-1997) . (1967-1997 (LASA ALEGRÍA, AMAIA)
Este libro recoge toda la obra de Amaia Lasa (Getaria, 1948). Desde sus primeros poemas, que aparecen aquí con el título 'El rostro del futuro', hasta los inéditos, agrupados en el volumen 'Días superpuestos' (1990-1997). Los poemarios 'Raíz entera' (1970-1975) y 'Horas heridas' (1976-1978) completan el discurso de su poética en tres décadas. En su devenir se advierte una clara tendencia a la ensoñación, en una poesía llena de sugerencias, poesía que refiere, que propone, insinúa y denota. Lasa tiene presente cuanto afirma en uno de sus primeros poemas. La vida es la búsqueda del color final, que supera todo color.

BIRFORMULAZIOA ETA BIRFORMULATZAILEAK EUSKARAZ
Diskurtso-markatzaileez dihardugu liburu honetan. Zehatzago esanda, diskurtso-markatzaile jakin batzuez: birformulatzaileez. Diskurtsoa berrinterpretatzeko prozedura bat da birformulazioa: haren bidez esataria aurreko diskurtso-atalera itzultzen da, hura berrinterpretatzeko edo bestelako ikuspegi batez aurkezteko. Birformulazioa, beraz, diskurtsoan lehenago adierazitakoa bestelako hitzez berradieraztea edo birformulatzea da. Eta, eginkizun horretarako, besteak beste, birformulatzaileak baliatzen ditugu: alegia, hots, hau da, bestela esanda, hain zuzen (ere), hurrenez hurren, azken batean, laburbilduta, dena dela, edozein modutan, hobeto esanda, bestela esanda?