18 urte ditu Ainarak. Amaitua du Batxilergoa, baina ez du garbi ikusten zer egin bizitzan eta, amari aurre eginez, ikasketak alde batera utzi eta amonaren etxera joango da bolada baterako. Handik lagun bati idatziko dizkio gutunak, bere bizitzaren berri emateko: bururatzen zaizkion ideiak, gertatzen zaizkion pasadizoak Tartean izango dira hainbat ustekabe eta bihotza pilpiraz jarriko dioten zenbait abentura. Eskutitz horien bidez joango gara ezagutzen Ainara bera, eta baita haren ingurua ere: gaztaroaren lilurak eta beldurrak, norbere buruaren eta geroaren jabe izateko egin beharreko borrokak
Se trata de un catecismo cristiano é incluye un prólogo escrito en castellano. Para preparar esta edición, se ha tomado como texto básico el manuscrito aparecido en Elgoibar, si bien se incluyen también las variantes de otro manuscrito encontrado en el seminario de Derio.
Esta Antología de Baladas populares vascas es un claro exponente del alma vasca. Su aire de ingenuidad y sencillez, al tiempo que su emotividad y sentimentalismo, las hacen inolvidables. Imposible sería comprender la obra de los más grandes creadores de la literatura sin antes conocer sus orígenes, que casi siempre proceden del popularismo, de la sabiduría popular, y de las tradiciones más arraigadas. Jon Juaristi es un experto conocedor de la literatura vasca y ha sabido, en esta selección conservar el sabor más puro de sus creaciones populares. Edición y traducción de Jon Juaristi. Edición bilingüe.
Errepide batean, asfaltoaren erdian, paratu zituzten pibote batzuk, txuri-gorriak, zein baino zein ikusgarriagoak. Gauez, ordea, ibilgailu batek aurrera hartu eta pibote bat bidali zuen gabon esatera: dinbili-danbala. Eta pibotea joan zen maldan behera Pioren baserriko belar sorora.
Liburu honetako kontakizunetan hainbat istorio, ipuin, kondaira eta bitxikeria ageri dira, eta irakurleak horiek guztiak beregana ditzake liburuaren barneko mundu nahasi eta eroan murgildu eta bidaiatzea erabakitzen badu. Suerte apur batekin, zerbait ikasiko du, eta, agian, familia artean jaki gozoak prestatzeko gai bihurtuko da munduko sukaldaritza etxeetara hurbiltzeko bide izan nahi duen jolas-liburu-tresna honen bitartez.
Paradoxa polita da: iraganak irautera egiten du. Eta narrazio batean sartzen dugu iragana, zentzu bat ematen diogu orainetik, zentzu bat ematen diogu oraindik; ondo asko dakigu, nean, iragan baten hondarrak garela. Hondarren hondarrak, nahiago bada. Eta narrazio horri historia izena ematen diogu, argi gera dadin, ez dezagun nahastu literaturarekin, inork ez dezan pentsa asmatua denik, bere kziozko izaera ezkutatzeko. Historia kzioa da erabat, narrazioa, kontakizuna. Eta galdera da: artea kzioa da? Arteak ere irautera egiten du, eta Euskal Herriaren historia hurbila artearen bitartez aztertzen da Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako liburu honetan. 23 saio labur dira, bakoitza artelan batetik abiatuta idatzia, testuingurua erakutsiz, bizitzarekin lotuz, memoriarekin, gure zulo beltzarekin. Ez da artearen historia bat, ez da historia liburu bat ere: memoria ariketa bat da funtsean. Memoria guztiak bezala tranpatia, kapritxosoa, obsesiboa, irrazionala, desegituratua, zatika emana, eta hala ere absolutua. Artelanak izan ohi diren moduan.
Garapen kapitalistaren genealogia bat, Erdi Arotik gaur arte. Eta bide horretan, sorginkeria egotzitako milaka emakumeren gorputzak. XVI. eta XVII. mendeetako Europako eta Mundu Berriaren kolonizazioko sorgin-ehizek funtsezko rola bete baitzuten kapitalismoa abian jartzeko. Horixe Silvia Federiciren lan honen ardatzetako bat: deabruaren aurka borroka egitearen izenean, harreman kapitalisten aurrerabidearekin bat ez zetozen subjektu eta praktiken mundua suntsitu zuten. Soldatapeko proletariotza osatzeko, lurrak itxi behar zituztelako; eta ezinbestekoa zutelako erreprodukzio lana debaluatzea, emakumeen gorputza eta erreprodukzio gaitasuna lan indarra ekoizteko makina bihurtzea. Merkatuaren agintaritza nagusi den honetan ere, emakumeak ari dira garestien ordaintzen. Emakumeen gorputza kontrolatzeko ahalegina urratsak egiten ari da etengabe. Sorginehizak ez dira iraganeko kontua.