Introducción.Metodología.Análisis acústico de la lengua vasca.El dialecto vizcaíno, las sibilantes: a) Fricativas; b) Africadas.Realizaciones palatales y alveolares interfijas.Conclusiones.Bibliografía.
Zoe eta bere txirrindulari taldeko guztiak etsita eta burumakur daude, ez baitituzte onartzen lasterketa bakar batean ere, eta, horren ondorioz, ezin dituzte lortu lehiatzen jarraitzeko beharrezkoak dituzten puntuak. Esperantza galtzear daudela, gonbidapen bat iritsi zaie Atenastik: Zeusen mirakulua! Zoek Jainko-Jainkosen lasterketa mitikoan parte hartuko du. Ehun urte dira Antzinako Greziako jainko-jainkosen eta mitoen omenezko proba hori egiten ez dela. Zergatik ote? Zoez gain, Vanessa Stacy Sausalito, Fabio Gallopinni, Sato Tatami eta Amrita Dickinson txirrindulariek hartuko dute parte lasterketa berezi honetan. Tropel txiki horretako kideek labirintoei, minotauroei eta sirena-kantu arriskutsuei egin beharko diete aurre. Lortuko ote dute helmugara iristea?
Irakurtzeko istorio bat eta 16 doinu entzungai! New Orleans jazzaren hiriburua da. Pinttok bere saxofoia eraman du, eta laster adiskide berriak egiteko itxaropena du! Jazzaren soinu guztiak entzungai.
Amak Frantziara, Nizako aldiri urrunetara, bidali du Larraitz uda pasatzera, institutuko irakaslearengandik aldentzeko; euren arteko harremana ez omen da naturala. Larraitzek, ordea, ezin dio inori kontatu Kilopondiorekin duen loturaren arrazoia, ez etxekoiei ez lagunei. Edozein modutan, hilketaren lekuko izan ondoren, herritik urrutiratu beharra zeukan, Martinen abandonatzea gainditzen hasteko eta, batez ere, arriskuan dagoelako. Ezagutzen ez duen familia baten etxean egokitu da, itxuraz, amaren gaztetako lagunak. Ustekabean, iraganari ihes egitea ezinezkoa dela gogoraraziko dio telefono-dei batek: Hola, hija de puta. Sabemos todo de ti. Como se te ocurra volver, te vamos a matar.
Hilabete gutxiko bizia gelditzen zaio Teresari. Arantza bat eraman izan du barru-barruan sartuta bere bizitza osoan, Almike alabak hemezortzi urte betetzeaz batera etxetik alde egin izana, droga-arazoak tarteko. Hitz egin nahiko luke alabarekin, patxadaz; baina badakienez hori ezinezkoa duela, erabakitzen du zerbait utziko diola idatzita, hura noiz edo noiz etxera itzuliko balitz amak bere azken hilabeteetan egunero idatzi zizkionak irakurriko lituzkeen itxaropenaz. Alabari idazten dizkion paperetan beren bien bizitzez hitz egiten dio Teresak, eta, horiez gain, hil arte bete nahi dituen asmoez ere bai. 1930-40ko hamarkadetariko batean jaiotako ama baten ahotsa da de profundis honetan entzun daitekeena. Drogak irentsi dion alabarenganako enpatiaz heltzen dio itxaropenik ezaren aurkako borrokari bere bizitzako azken hilabeteetan. Euskal Herrian drogak harrapaturiko lehenengo belaunaldikoen ama baten kontakizun jariotsu honetan, bizitzea egokitu zaion mundura —dena dela garaia zein lekua— moldatzen jakin ez duenaren bizikizunak aurki daitezke.
Raimundo Silva, adinean sartuxea dagoen testu-zuzentzaile lisboarra, mutilzahar metodiko eta bizimodu aspergarria daramana, egun batez, Lisboako setioari buruzko liburu bat zuzentzen ari dela, bere betebeharrari itzuriko zaio eta bai jarri behar zuen lekuan ez idatziko du. Transgresio txiki horrek Portugaleko Historia aldatzen du, baina baita Raimundo Silvaren beraren historia ere, gizon apal eta grisa zena behingoz bere patuaren subjektu bihurtuko baita, erabakimenaren jabe eta bere geroaren egile. Gizatasunari, historiari, fikzioari eta maitasunari buruzko gogoeta mamitsuez gain, ohargarria da Saramagoren idazkera berezia, bere sintaxi landu, konplexu eta jostalariak gai batetik bestera, garai batera bestera baitarama irakurlea, bide bihurri eta sigi-sagatsuetan barrena.