Vasco



HIRE MAGALEAN
ANTONIO M. LABAIEN SARIA 2001Fisikoki urrun, baina sentimendu aldetik hurbil daude liburu honetako pertsonaiak. Zalantzaren arragotik igaroaraziak dirudite, kezkaren labean egosiak. Gorpuztera heldu ez zen maitasun istorio bat du oinarrian, baina gutun bidezko narrazio honetan bizitzari eta heriotzari buruzko gogoeta ageri da nagusi. Filosofia edo erlijioa, gizakiaren amaiera eta amaiera arteko bizimodua. Kutsu moralistarik gabe, ordea, amaiera itxirik gabe, irakurle bakoitzak ondorioak ateratzeko moduan, baina ikuspegi humanista batetik beti ere.

GODOTEN ESPEROAN
Godoten esperoan, edo gizakiaren xelebretasun trajikoa gordin antzezturik (birritan, behin eta berriro, ez da deus gertatzen). Bide galdu batean, Vladimir eta Estragon esperoan daude, berek ere garbi ez daukatelarik zinezko esperantzaz ari diren ala denbora eta etsipena engainatu beharrez. Eta jardun dihardute, hutsartea betetze aldera. Hitzak. Zentzurik gabeak dirudite batzuetan. Baina ez dira hitzak zentzugabe direnak. Aitzitik, zentzuz beterik daude: zentzugabetasun unibertsalaz, besteak beste. Eta kondenatuta daude giza bufoiok, errepikatzera kondenatuak: burutazioak, mugimenduak, eszena osoak errepikatzera, lehena berriz ere, lehena berriz ere…Eta birritan, berriro, Godot ez zaie etorriko. Eta haatik ez die artean ere alde egingo hura etortzeko esperantzak. Zinez erremedio gabea, xelebrea, gizakia.

ZALAKAIN ABENTURAZALEA
Barojarren sorterria da, Euskal Herria, Urbiako Martin Zalakainen abenturen gertalekua. Haren bizitzaren berri ematen zaigu eleberrian, jaio zenetik gazterik hil zuten arte. Eleberriaren hasieran, haren haurtzaroko Urbia eta urbiatarren bizitza kontatzen zaigu. Azpimarratzekoa da zenbait pertsonaiaren tipologia maisuki deskribatua ageri dela. XIX. mende erdi aldeko Euskal Herriaren pintura paregabea ere bai baita Zalakain. Hurrena, berriz, Bigarren Karlistaldiaren giroan murgiltzen gaitu, eta ekintzaren bizkortasunak hartzen du orduan eleberriaren gobernua, erraz eta aise irakurtzeko abentura bizi-lasterretan garatua; ez da suspentsea falta, ustekabe eta ibili arriskutsuak nonahi, heroismoa eta pikarokeria nagusi, harik eta heroia hiltzen duten arte.

LOTI EDERRAK
Egutxi aurea etxe berezi batera doa: neskato gazte eta birjinak egoten dira bertan, ohean biluzik eta drogaren baten eraginez lokarturik, horretarako dirua daukaten gizonezko adinduen ondoan pasatzeko gaua, haien kontsolagari baina sexu-harremanik gabe. Horrela abiatzen den eleberri misteriotsu bezain magnetiko honek maitasunaren arrakaletan eta sexuaren amildegietan barrena eramango gaitu, oroiminaren eta ederminaren eskutik, idazkera fin, ñabar, dotore eta iradokorrez.

SIGUE SU RASTRO EN LA CIUDAD
Ana y Pablo quieren ir co su perro Rusty a jugar al parque, pero Rusty tiene otros planes. Nada más salir de casa descubre al gato de los vecinos y se lanza a perseguirlo por toda la ciudad.En este libro tienes mucho que descubrir, está repleto de personajes y detalles, siempre en situaciones divertidas. Pero ¿Dónde estan Rusty y el gato? ¿Eres capaz de encontrar también a Ana y Pablo?

DUBLINDARRAK
EUSKADI ITZULPEN SARIA 2000Dublindarrak ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga sinboliko itzela duten istorioak dira. Kontakizun bakoitza besteen osagarri eta aberasgarri da. Batek beste batean oihartzun egiten du. Hasieratik amaieraraino irakurri eta gero, nabarmen ageri da liburuaren osotasuna eta zatiek elkarrekin duten harremana.Ordena kronologiko bat ere jarraitzen dute kontakizunek: haurtzaroko istorioak, nerabezarokoak, heldu arokoak eta Dublingo bizitza publikokoak. Dublindarrak liburuan dago Hiria, kontakizunen euskarri eta magal, bere izen propio eta guzti. Eta, hirian, hiritarrak, horiek ere beren izen propioekin. Gizarte oso bat. Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe.

CAVANDO EL AGUA
Primavera de 2003. Mientras el gobierno de Navarra decide desalojar los pueblos que quedarán bajo las aguas del pantano de Itoiz, un anciano ingresado en una residencia de Pamplona busca ayuda con angustia: hay un cadáver que es necesario recuperar antes de que las aguas aneguen el terreno. Será Imanol Arellano, un periodista apasionado de viejas historias el encargado de narrarnos en primera persona todo lo que acontece en torno a esa búsqueda. Cavando el agua (Premio Euskadi de Plata 2008) es una novela donde vencedores y vencidos conviven bajo una arrogancia que planea a lo largo de toda la narración. Es una novela de suspense porque hay una víctima de la posguerra que hay que rescatar antes de que la sepulten las aguas. Es un novela de amor porque es imposible imaginar a los personajes sin que busquen al otro. Pero es sobre todo una novela que se pregunta que hay entre la memoria y el olvido, una novela que plantea una lectura del pasado sin dejar de proponer la del presente. En esta novela el argumento no es en absoluto un secreto que el libro esconde y que el lector debe resolver; la narración no se agota con el suspense. Beñat Sarasola, Berria Aranbarri ha construido una interesante intriga, y como corresponde a un escritor experimentado, ha sabido narrarla con acierto. Por otra parte, su estilo es rico y brillante, sin llegar al barroquismo que pueda cansar al lector. Javier Rojo, El Correo. Será el lector quien complete lo que muchas veces se nos sugiere, o simplemente, se nos oculta. Aritz Galarraga, Gara El uso comedido de la elipsis, lo riguroso del léxico, la disposición milimétrica de la frase caracterizan la prosa de Iñigo Aranbarri. Iban Zaldua, Volgako batelariak

KUTSIDAZU BERRIZ, IXABEL
Umorea zen Kutsidazu bidea, Ixabel eleberriaren ardatza. Umorea literatur tratamendu egokiz egina, estilo arinez, gereroaren arauekiko berritzaile eta beste berezitasun garrantzitsu batekin: arrakasta. Umorea da Kutsidazu berriz, Ixabel ahizpa biki honen mamia ere. Hura bukatzen zen puntuan haria hartu, eta bukatzea pena emango balio bezala, abentura algara-sortzaile berriak sortu dizkio narratzaileak.Lehen partearekin barre egin bazenuen, baietz barrez lehertu bigarrenarekin!