Paddy Rekalde ha buscado el apoyo en otros puertos y pueblos. Un puñado de cervezas y algunos escritores ya muertos han sido, en ocasiones, sus confidentes. En otras, las noches de whiskey, las conversaciones entre amigos, los bares, Euskal Herria, Irlanda, los amores, las canciones, las historias, los tragos en un buen ambiente, los pueblos abandonados, los corazones desatendidos, los bailes, el frío y el calor, los muertos vivientes y el abrazo de los labios. En las horas de la cerveza y el whiskey. Algunos apuntes y algunos cuentos. Todos ellos atrevidos. Ni uno solo es neutral... porque no hay razón para que lo sea. Es un escritor de trincheras y lo sabe. ¡Cómo no va a saberlo! Es hijo de ferroviario.
Dylan Thomasen bizitza eta literatura ulertzeko giltzarria da Artistakume baten erretratua. Orrialde autobiografiko hauetan ageri da Thomasen mundua bere osotasunean eta bertan bizi dira, haur edo gazte jakin-min begizabal baten jiran, haurtzaroko eta gazte garaiko pertsonaiak eta lekuak. Imajinazioa eta errealitatea nahasten dituen haurra edo gaztea da hor ageri dena. Umotzen ari den idazle-nahi bat. Umotu, bi eratara, pertsona gisa eta idazle gisa.Maitatzen, estropezu egiten, eta, haztamuka ibili ondoren, lurretik altxatzen ikasten ari den artista kume bat da orrialdeotako Dylan gaztea, heldu, beharbada sekulan erabat heldu ez zen Thomas idazle handiaren begirada umoretsu eta ironikoaren bahean irazia.
Kontakizun bilduma honetan, azken finean eleberri mota berezi bat den honetan, Kisen ideal entziklopedikoaren funtsezko baldintzak topatu ahal ditugu: murrizketa arkitektonikoa (eleberri bat da, bederatzi kontakizunetan taxutua, non osagai komuna heriotza den eta, amaieran, kontalariaren post scriptum bat, liburuaren sorreraz eta haren iturri historiko eta bibliografikoez erreferentzia eta azalpen ugari eskaintzen dituena). Bigarren baldintza, estilo eta erregistroen polifonia, hau da, formaren aldetik eleberri-entziklopedia antolatzeko modu ideala, Kisen arabera: kontakizun bakoitzak kode berezi baten itxura hartzen du: kondaira, gutuna, ikerketa filologikoa, eta abar (kontakizun bakoitzak, bere itxura bereziaren bitartez, heriotzaren alderdi berezi bat jarri behar du agerian). Hirugarrenik, eleberriaren gaiaren trinkotzea (liburuari izenburua eman dion kontakizuna, adibidez, eleberriaren barruko eleberria da, multzo osoaren grabitate gunea eta egilearen asmo entziklopedikoaren adierazpen esplizitu eta metaforikoa).
Gaur egun bidaia asko egiten da, oso denbora laburrean oso distantzia luzeak korritzen dira. Gugandik, gure inguru hurbiletik ihesi joan ohi gara askotan bidaian. Jokin Muñozen biajia, berriz, ez da bidaia. Etxauritik Castejonera doa; oinez, bai; bidea aitzakia du, ordea, hainbat iritzi, hainbat purrustada plazaratzeko. Purrustada itxurako iritzi horietan, autorearen kezkak sumatzen dira; paisaia, paisanajea, euskaltasuna, nafartasuna, historia , ikusten duena eta aurkeztu nahi zaigunaren arteko koxka , dena dago liburu honetan biajian doanaren begiratu hurbiletik begiratuta.Metroz metro eta gizakiz gizaki egiten du bidea Muñozek. Oinez ibiltzearen abantailak dira horiek. Bidean topatzen duen guztia solaskide zaio. Horri esker, biajia elkarrizketa ere bada, hein handi batean. Elkarrizketa-puskarik mamitsuenak, hala ere, Jokinek -edo biajantiak- bere buruarekin dituenak dira.Biajiak, bidaiak ez bezala, ez du idealizaziorako aukerarik ematen; bai, ordea, ironiarako, sarkasmorako, ziri zakarrerako.